Sabaiak hartu eta saldu <p>Gazte guztien ardura etxera jatekoa eramatea zen. Abadeen moila izenekoan gazteek sabai asko hartzen zituzten gero saltzeko; sabaia bisiguaren antzeko arraina da. Belarrekin harrapatzen zituzten: belarra txiki-txiki egin eta amuarekin harrapatzen zituzten. Behin, aratusteetako astearte batean, 500 kilo sabai hartu zituzten.</p>

Sabaiak hartu eta saldu
2014-01-07
Pedro Juan Akarregi Aboitiz
- ahotsak.eus