Baserritarrei esker iraun zuten gose denboranErrazionamendu kartillaz ondo gogoratzen da. Azukre beltza ematen zuten, findu gabekoa. Eskerrak baserritarrei. Garia denek hartzen zuten; ogia eta esnea ekartzen zuten, arrainaren eta diru apur baten trukean. Zezina ere egiten zen baserrietan, gatza emandako okela.