Teresa Erkiaga Korta

Lekeitio (Bizkaia) (1927-2018)

Biografia

1927. urtean sortu zen Konpañia aurrean, Apalloa kalean. Ama Gizaburuko jostuna zuen eta aita arrantzale lekeitiarra. 5 neba-arrebatako alaba bakarra eta nagusiena izan zen. 14 urtera arte joan zen eskolara, baina tarte horretan gerra bizi izan zuen. Ama eta lau neba-arreba ebakuatuta joan ziren eta bi urtez egon ziren batetik bestera: Santoña, Paris, Katalunia...; hala ere, leku denetan hartu zituzten oso ondo. Bitarte horretan, bere aita Larrinagako kartzelan egon zen, errepublikazalea zen-eta. Atzerritik herrira bueltatu ostean, Ritaren eskolan ibili zen. Lekeitioko ikastolako sorreran parte hartu zuen, bere seme bat izan baitzen lehen 6 ikasleetako bat. Bere lagun Katalin Atxurragaz batera kontatu zizkigun bere bizipenak 8 seme-alaba dituen ama honek. Argazkian ezkerraldean ageri da Teresa.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEK-060 2012 Lekeitioko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umetan mutil artean hazia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Amagaz Kataluniara ihesi eta aita kartzelan Bideoaren ikonoa
3 Euskalduna izate hutsagatik kartzelara Bideoaren ikonoa
4 Estraperloa eta ogi gogorra, baina goserik ez Bideoaren ikonoa
5 "Café de la República" Bideoaren ikonoa
6 Euskaraz egitea galarazita Bideoaren ikonoa
7 Liskarrik ez abertzaleen artean Bideoaren ikonoa
8 Batzokia "Victoria parc" bihurtu zen Bideoaren ikonoa
9 Santa Katalinako bidea Errepublikan egin zuten Bideoaren ikonoa
10 Babeslekuak Bideoaren ikonoa
11 Lekeition suntsitutako eraikinak Bideoaren ikonoa
12 Francoren argazkiari kaka; Asterrikako frontea Bideoaren ikonoa
13 Ikastolaren sorrera Bideoaren ikonoa
14 Izen euskaldunak erdaratu Bideoaren ikonoa
15 Txikotean, tabaka, txoloka... olgetan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Bizikleta bat denetzat Bideoaren ikonoa
17 "Goizeko sei ta erdixetan izurdak brankaraka" abestia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 "Julitxu eta Martintxu" kanta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 "Lekeitioko San Pedropeko" kanta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
20 San Juan eguneko aurreskua eta gatzatu jana Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 San Pedro eguna Bideoaren ikonoa
22 Domeketako musika, gramola... Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
23 Mutilekin baltseoan Bideoaren ikonoa
24 'Peru eta Marixa'ren ipuina Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
25 Ume-kantak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia