Aitak igarotako komeriakAita gerran ia hil egin zuten, Francoren kontra borrokan. Gerora, hainbat urtean kartzelan eduki zuten, eta 1948. urtean Madrilen Francori eskua eman behar izan zion. Aitari Burgosen egin zioten epaiketan, hiru txosten irakurri zituzten: Legutioko Udalarena, herriko epaitegiarena eta abadeak bidalitakoa.