Bakarrik ikasi zuen irakurtzen Eskolara gutxi joan zen. Arratsaldez joaten zen eta maisuak ez zien kasurik egiten. Kalean bizi zirenak goiz eta arratsaldez joaten ziren. Bakarrik ikasi zuen irakurtzen, eskolak erretzera botatzen zituzten liburuak hartu eta etxera eramaten zituen. Gainera asko gustatzen zitzaion irakurtzea. Bere ahizpak bera baino gehiago joan ziren eskolara. Haiei, ostera, ez zitzaien gustatzen eta Juana joateko desiratzen egoten zen. Juana umezain egon behar izaten zen etxean.

Bakarrik ikasi zuen irakurtzen
Juana Elorza Beitia
- ahotsak.eus