Trenbidea egiteko asmoa <p>Golf-zelaia dagoen tokitik Dimara trenbidea egiteko asmoa egon zen antzina, bere amari entzunda daki hori. Lursail horren jabea don Pablo zen, frantsesa, eta bere ekimenez hasi ziren egiten. Badaude trenbide horren arrasto batzuk lanok hasi baitzituzten, baina ez zioten jarraipenik eman. Don Pabloren emaztea eta neskameak domekaro joaten ziren mezara dotore-dotore jantzita.</p>

Trenbidea egiteko asmoa
Maria Jesus Lopez de Bergara Berriozabal
- ahotsak.eus