Euskaraz egiteagatik arazoak<p>Behin amak lixiba erostera bidali zuen "Burgalesa" deituriko dendara. Guardia zibilen andreak egoten ziren berriketan eta behin beragatik txarto esaka aritu ziren euskaldunen alaba zelako. Etxera joan eta amari esan zion ez egiteko gehiago euskaraz, baina amak esan zion berak agintzen zuela etxean eta etxeko hizkuntza euskara zela. Eskolan batez ere mutilek izaten zituzten arazoak euskaraz aritzeagatik. Abadea ere karlista zen eta ez zuen onartzen euskaraz egitea. Herri askotan nahi zutena lortu arren, ez dutela lortuko uste du Maria Jesusek.</p>