Elur sasoian artaldearekin kanpora<p>150 buruko artaldea zuten, herrian ohikoa zen hori. Udan mendian egoten ziren eta udaberrian soloetan, baina elurra eginez gero kanpora joaten ziren: Iurretan (Bizkaia), Betolazan (Araba)... Bildotsak negu gorrian jaiotzen ziren, otsaila inguruan.</p>