Eskolastikara josten ikastera Josten ikasten hasi zen Nati, Legazpiko Eskolastikan. Sei edo zazpi emakume joaten ziren josten ikastera emakume harengana, negu garaian abrigoak josten zituzten, uda garaian soinekoak edo trajeak gehiago. Arropak neurrira egiten zituzten, josteko makinak erabiltzen zituzten. Lanazko telak, "Cheviot"... tela mota desberdinekin egiten zuten lan, Donostiara-eta joaten ziren telak erostera.

Eskolastikara josten ikastera
Natividad Zabaleta Yarza
- ahotsak.eus