Ganadua zintzarriekin mendian Bazkarako larreak itxiturekin itxita egoten ziren, baina bestela ez zegoen arazorik ganadua mendian askatzeko, lurrak pribatuak izan, ala udalarenak izan. Ganadua markatu egiten zuten, belarrietan zuloak edo markak eginaz, zulo horietako batzuei 'laiabegi' deritze. Ardi eta behorrei zintzarriak edo dunbak jartzen zitzaizkien, zintzarrien mingainak erosi edo etxean egiten zituzten, behien adarrekin, esaterako.

Ganadua zintzarriekin mendian
Antonio Agirre Irizar
- ahotsak.eus