Eskolako eginkizunak Sarramendiko auzo-eskolan 25-30 ume inguru biltzen ziren. Inguruko baserritarrekin ezagupide handia zuen Ramonen familiak. Eskola 08:30ean hasten zen. Eskolan bertan bazkaltzen zuten: nesken ardura zen bazkaria zaintzea (babarrun zopa); bitartean, mutilek egur-sortak eramaten zituzten basotik eskolara. Egur handiak auzoak eramaten zituen behi edota idiekin. Egurra eskola ondoan pilatzen zen, negurako.

Eskolako eginkizunak
Ramon Leizeaga Elizondo
- ahotsak.eus