Umetatik mekanika ikasi arte pasatako eskolak<p>Elbirita Leforestier irakaslearekin ibili zen umetan. Gero eliza atzean zegoen Michelingo eskolan: behean neskak eta goian mutilak. Gero Añorgan ibili zen, inguruetako lantegietako langileen semeentzako eskolan. Ondoren, mekanika-ikasketak egin zituen Hernanin. Ikasketak Donostian bukatu zituen, gau-eskoletan, egunez lan egiten zuelako. Ikasketa guztiak gaztelaniaz egin zituen. Jubilatu ostean, lau urtez euskaltegian ibili zen.</p>