Kanpotik etorritako jendea eta etxe berrien eraikuntzaMichelin lantegia hazi ahala, kanpoko jendea etortzen hasi zen Lasartera, lanera. Gizonezkoak izaten ziren batez ere eta apopilo egoten ziren etxeetan. Lehenbiziko etxeak egiten hasi zirenean, jendea goizeko seietarako zain egoten zen, ilaran, etxe bat hartzeko.