Galarditarren dendatik Guca lantegira eta gero Michelin-era<p>Michelin lantegian lan egiteko apuntatuta zegoen, baina ez zioten deitzen. Bere nagusiak (Galarditarrak) gustura zeuden berarekin, baina bera aspertuta zegoen, lan asko egin behar izaten zuelako. Igandeetan ere goizeko seietako mezara joan eta, mantelina kentzeko betarik gabe, denda ireki behar. Ezagun bati paderak egiten zituzten Guca lantegian apuntatzeko esan zion eta halaxe hasi zen. Amari Luzuriagatarren lantegiko bulegoak garbitzen ere laguntzen zion. Guca-n hasi eta urtebete ingurura, Michelin-etik deitu zioten eta bertan hasi zen.</p>