Aita gerrara eramateko beldurra; osabak gerratean hilak <p>1936ko irailean sartu ziren nazionalak Zarautzen. Aitak 42 urte zituen ordurako, baina beldur zen gerrara eramango ote zuten. Azkenean ez zen hala izan. Gerra hasi aurretik amaren anaia bat zaurituta ikusi zuten. Gerora hil egin zuten osaba hura. Beste osaba, Martin Lekuona abadea, Galarretan fusilatu zuten. Zarauztik etxera itzuli zirenean etxea nola aurkitu zuten. Izebak Espainiako bandera txikiak ekarri zizkien, paparrean jartzeko.</p>

Aita gerrara eramateko beldurra; osabak gerratean hilak
Andoni Unanue Lekuona
- ahotsak.eus