1936an Zarautzera; hango bizipenak<p>Gerra hasi zenean lau urte zituen, baina orduko gauza asko gogoratzen ditu. Esaterako, aldamenean bizi zen harakinaren kamioian gauzak sartu eta Zarautzera nola joan ziren. Uztailean joan ziren eta bi-hiru hilabete egin zituzten han, irailean sartu baitziren nazionalak Zarautzen. Zarauzko oroitzapenak; hondartzara joaten ziren osabarekin. Behin urrutira Cervera barkua ikusi zuten Donostiara bonbak botatzen.</p>