Behiak besoa puskatu zionekoa Ostegun santu egun batez aitak ganaduak zaintzera bidali zuen. Ganaduak zaindu bitartean josten aritzen zen. Aitak arreta jartzeko esan zion, ganaduak ailorbea ez zezan jan. Despistatu zen batean, behi bat ailorbea jaten ari zela ikusi zuen. Tripa ondoan jo zuen behia; hark buelta hartu eta bi ostikada eman zizkion. Arnasa gabe geratu zen hasieran. Berak arratsaldean traje berria estreinatzeko gogoa zuen, baina Donostiara joan behar izan ziren medikuarengana. Besoa zeukan apurtuta eta igeltsua jarri zioten. Orduko "errehabilitazioa".

Behiak besoa puskatu zionekoa
Martina Iturrioz Lazkano
- ahotsak.eus