Migel eta Peio anaiak, txalapartari apartak Fortunataren bi anaiak, Migelek eta Peiok, txalaparta jotzen zuten. Oso onak ziren. Euren kasa ikasi zuten mutil koskorretan. Edozein garaitan jotzen zuten etxean. Etxetik kanpora ere askotan ibiltzen ziren, asteburuetan edo festetan. Sagardotegian zerbait zenean ere jotzen zuten.