Etxeko sagardotegia
<p>Etxean egiten zuten sagardoa. Kupela handi bat eta lau barrika zituzten errenkadan. Gero, egunerorako, barrika txikiak. Handik botila betetzen zuten, eskatzen zuenari eramateko. Lagunak bertara joaten zitzaizkien, sagardoa edatera. Gerora, sagardoa saltzen jarri zuten eta orduan jende asko joaten zen euren sagardotegira. Amak bakailaoa prestatzen zuen (enkarguz).</p>