Igandeetan dultzaineroa; Fortunatak dantza loturik ez<p>Igandeetan, bezperak eta gero, dantzara joaten zen. Eguraldi ona bazen, abarketa zuriekin; bestela, zapatekin. Dantza soltean egokia zen. Lotuan ez zuen sekula egin. Etxera joan eta ganadu-lanak egindakoan, komentuko apaizari esnea eramatera irteten zen. Plazan artean dultzaineroa aritzen zen eta dantza gehiago egiteko aprobetxatzen zuen. Neguan goizago amaitzen zen. Jende asko biltzen zen. Mutilak dantza-eske joaten zitzaizkien. Iluntzeko ganadu-lanak gizonen kontua izaten ziren.</p>