Apaizek eta fraideek beldurra sartzen zutenGarai batean apaizei errespetua zor zitzaien, baina apaiz asko ba omen ziren errespeturik merezi ez zutenak. Beldurra hezurretaraino sartzen zuten, jendea mendean hartzearren. Misioetan fraideak etorri eta pulpitutik izugarriak esaten zituzten, jendea negarrez jartzeraino.