Michelin lantegiaren eskolan ibilia <p>Michelin lantegiak jarritako eskola eliza atzean zegoen. Bera hara bidali zuten, gaiztoa omen zelako. Behean neskak eta mutilak goian. Irakaslea gaiztoa omen zen, kaskarrekoak ematen zituena. Hala ere, ez zuela ezer ikasi dio. Maisua erdalduna zen eta berak ez zekien tutik ere gaztelaniaz. Eskola nazionala ere bazegoen eliza aurrean; hiru-lau irakasle zeuden han.</p>

Michelin lantegiaren eskolan ibilia
Manuel Ormazabal Sasiain
- ahotsak.eus