Birraitonaren fama; oinez Iruneko feriara <p>Aitonak gizon onaren fama zuen eta haren aitak, berriz, gaizto fama. Irunera joaten zen feriara, oinez, ogitartekoa patrikan hartuta. Eguna han pasa eta ilunabarrean etxeratzen zen. Gizon gogorra omen zen. Izebak esaten zuen, okurrituz gero, etxeko ganadurik onena eramaten zuela ferian saltzera eta ostikalariena ekarri bueltan.</p>

Birraitonaren fama; oinez Iruneko feriara
Manuel Ormazabal Sasiain
- ahotsak.eus