Aita teilerian eta ama dendanKale-etxean jaio ziren 8 senideak: babarrunak, porru-patatak eta bakailaoa jaten zuten gehienbat. Aitak teileria batean egiten zuen lan; teileria hura non zegoen azaltzen du. Ama Lasartera ezkondu zenean, neskame egon zen, eta gerora denda jarri zuen bere kontura: denda hartan denetik saltzen zuen. Dendara sartzen ziren bezeroen ahotsa ondo ezagutzen zuen.