Valentina Yeregui Inza

Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1915)

Biografia

Aita Villabonakoa zuen eta ama, berriz, Urnietakoa. Lasarten jaio zen bera eta eskola nazionalean ibili zen hamar urte bete eta jaunartzea egin zuen arte. Orduan, Errekaldera joan zen bere ahizparen etxera, haren haurrei kontu egin eta laguntzera. Hamasei urte egin zituen arte egon zen haiekin eta Donostiako San Martinen zegoen etxe batean sartu zen gero neskame. Hogei urterekin noizbait ezkontzeko asmoa bazuela-eta, josten ikasi nahi izan zuen eta Lasartera itzuli zen. Ordurako bazebilen gero senar izango zuen gizonarekin eta Gerrak ezkondu aurretik harrapatu bazituen ere, aitak berarekin alde egiten utzi zion. Aurrena Loiolara, gero Bilbora, handik Ortuellara, gero Santanderrera, Santanderretik Frantziara eta handik Biarritzera; hiruzpalau urtez alde batetik bestera ihesi ibili ziren. Ortuellan zibilez ezkontzea erabaki zuten eta gizona miliziano zebilela eskua moztuta utzi zuten berehala. Ospitaletik ospitalera mugitu zen gizona Valentina joaten zen edozein lekutara, eta beren lehen semea Frantzian jaio zen. Itzultzea erabaki zutenean, Lasarten atera zuten bizimodua nola edo hala. Itzultzean bigarren aldiz ezkondu ziren, elizaz eta "behar zen bezala".

Zintak

KodeaDataProiektua
LAS-007 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Larrekoetxea baserrian jaioa Bideoaren ikonoa
2 Anaien zain eskolan, eta haiek etxean Bideoaren ikonoa
3 Lasarte. Inguruko baserriak Bideoaren ikonoa
4 Eskola eta Jaunartzea Bideoaren ikonoa
5 Hamar urterekin umezain, ahizparen etxera Bideoaren ikonoa
6 Donostian neskame Bideoaren ikonoa
7 Txomineneara dantzara; umeekin parkera Bideoaren ikonoa
8 Donostiatik Lasartera bueltatu, eta gerra hasi zen Bideoaren ikonoa
9 Donostiatik Bilbora, itsasontziz Bideoaren ikonoa
10 Bilbotik Ortuellara; hantxe ezkondu zen Bideoaren ikonoa
11 Ezkontzako erretratua Bideoaren ikonoa
12 Ezkondu eta berehala, senarrak besoa galdu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Durangoko bonbardaketa; pinudian ezkutatuta Bideoaren ikonoa
14 AbadiƱotik Bilbora; sirenak eta bonbak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Santurtzira; Portugaleteko zubia bota zuten Bideoaren ikonoa
16 Santanderren, itsasontzirako izena eman Bideoaren ikonoa
17 Itsasontzian ezagunak topatu, eta taldea osatu zuten Bideoaren ikonoa
18 Frantzian ondo; haurra bertan izan zuen Bideoaren ikonoa
19 Umearen jaiotza; erizainaren oparia Bideoaren ikonoa
20 Miarritzen I: lehengusuaren etxean Bideoaren ikonoa
21 Miarritzen II: etxez etxe, gero eta hobeto Bideoaren ikonoa
22 Miarritzen III: senarra ospitalerako lanean Bideoaren ikonoa
23 Semearekin Lasartera; senarra kartzelara Bideoaren ikonoa
24 Bigarren ezkontza, elizaz Bideoaren ikonoa
25 Etxea egin zuten, lursaila erosita Bideoaren ikonoa
26 Michelin lantegian lanean Bideoaren ikonoa
27 Bueltan senarrak lanik ezin bilatu Bideoaren ikonoa
28 Senarraren ibilerak: arrantzan Bideoaren ikonoa
29 Jaioberrien janzkera Bideoaren ikonoa
30 Lau janari denda Lasarten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
31 Hilerokoa etorri zitzaionekoa Bideoaren ikonoa
32 Lasarteko serenoa, pregoilaria Bideoaren ikonoa
33 Kaleko saltzaileak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
34 Zaldi-karroak eta asto-karroak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
35 Alpargatak josten, Miarritzen Bideoaren ikonoa
36 Umetako jolasak eta bazkalordua Bideoaren ikonoa
37 Eskolan ere euskaraz Bideoaren ikonoa
38 Lasarteko euskara Bideoaren ikonoa
39 Senideei zuka, gurasoei berorika Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia