Lan ibilbidea: baserriko lanak, mendikoak eta lantegikoakSoro asko zegoen eta lan handia. Hamabost-hamasei urterekin auzolanean aritzen zen mendiko lanetan. Hamasei-hamazazpi urtetan, Amasara joan zen lanera, eta handik Alkizara. 1959an Lleidara joan zen mendira lanera. 1960an eta 1973an Frantziara joan zen, mendian lan egitera. Otsondon eta Iratin ere aritu zen; gero Gipuzkoan. 1974an lantegian hasi zen.