Aldudetar dirudun batekin izandako harremana Aldudetar asko ezagutu zuen han. Sunbillar zenbait ere bai. Behin trenez Elco-ra zihoala, Aldudetar batekin egin zuen topo eta lana bilatuko ziola agindu zion. Ondasun handiak zituen gizona zen, eta biziki xarmanta. Ez zen geratu, baina harrezkero, bakantzak zituenean, haren etxera (hotelera) joaten zen bi-hiru egun igarotzera.