San Franciscon eta Nevadan artzain San Francisco inguruko (Kalifornia) familia euskaldun baten baitan egin zuen lan hiru urtez. Gero handik Nevadara aldatu eta bi urtez jardun zuen han. Oso ezberdinak ziren bi lurraldeak, Nevada menditsua eta hotza, elurra zen urtearen erdiz; Kalifornia, aldiz, laua eta epela. Italiarra zuen nagusia. Ez zuen ingelesik ikasi, espainola, berriz, poliki.