Eskolaren oroitzapen ona Oso oroitzapen ona du eskolaz. Asko jostatzen ziren eta goxotasun handia zegoen. 6 urterekin hasi eta 12rekin bukatu. Gero beste urtebete egin zuen Donapaleun. Zertifikatua behar zen eskolan jarraitzeko, berak atera zuen, baina gerla hasi zen eta hor amaitu ziren Mixelen eskolak.