Ogia labean egiten<p>Etxe guztietan zen ogi-labea. Astero egiten zen ogia. Hori sakratua zen. Egurra prestatzea gizonen lana zen. Labea berotu egiten zen lehenengo, gero garbitu eta ogia sartu eta egin. Emazteen lana zen ogia egitea. Supazterra piztu ere gehienetan emazteek egiten zuten.</p>