Arropak garbitzen Etxe ondoan zuten lixiba egiteko aska, ez zuten errekara joan beharrik, zenbaitek bezala. Lixiba-ontzia erabiltzen zuten mihiseak-eta garbitzeko. Bolatxo bat (anila) eta sutautsa botatzen zitzaion lixiba-urari. Erramurik ez du ikusi.