Patxikonekoak Frantziara joan ziren, eta bueltan, etxea okupatuta <p>Patxikoneko baserrikoek txerria hil zuten behin eta beraien izekonera ekarri zuten, baina udaletxean entregatu beharra zegoen. Raimundita izeneko oiloa ere ekarri zuen bere izekok. Hala ere, gerora, Patxikonekoak Frantziara joan ziren, luzaro egon ziren bertan. Frantziatik bueltatu zirenean, etxea okupatuta aurkitu zuten, Errenteria auzoko batek okupatu zuen, bonbardaketan etxe barik gelditutako batek. Etxea libre geratu arte, beraien etxean egon ziren Patxikonekoak.</p>

Patxikonekoak Frantziara joan ziren, eta bueltan, etxea okupatuta
Bittori Zarrabeitia Lauzirika
- ahotsak.eus