Karmeldarren ikastetxean ospitalea jarri zutenAstean pare bat arratsaldez joaten zen josten ikasten karmeldarretako mojengana. Militarrak sartu aurretik hura zarratu eta ospitalea jarri zuten bertan. Orduan, hilabetez edo pare bat hilabetez, Kortezubiko eskolara joan zen. Ostean mojak berriro sartu ziren ikastetxera, baina berak ez zen askoz gehiago joan, amama hil eta etxean gelditu beharra izan zuen-eta.