Dantza lotuan eginez gero kongregaziotik kanpora<p>Dantza lotua ez zegoen libre Itsasondon eta apaizak enteratuz gero kongregaziotik botatzen zituzten. Migel ez zen kongregazioko partaide izan. Kongregazioan zeudenek zinta bat eramaten zuten. Jaunartze txikia Urkian eta handia Itsasondon egin zituen; dotrina jakin behar izaten zen.</p>