Esnea partitzera, trenez; baserriko lanakEsnea partitzen zuten. Hiru-lau behi zituzten. Aita gaixotu zenean, berak hartu zuen etxeko martxa. Mutilak lantegira joaten ziren eta neskak baserriko lanetan aritzen ziren. Gaintxurisketan hartzen zuen trena, marmitekin. Denetik ikasi zuen, sega jotzen ere bai.