Mikelen aurkezpena eta euskalgintzarekin izan zuen harremanaGoldaratzen sortu zen Mikel eta 14-15 urte zituela joan zen Arantzara osabarekin bizitzera. Berako eskola profesionalean ikasi zuen 2 urtez eta Irungo institutuan 3 urtez. 5 urte horietan, kultur asteen antolaketan hartu zuen parte. Irungo AEKn alfabetatu zen eta hango irakasle batzuen lagun egin zen. Hala, Bortzirietan euskararen alde zerbait egin behar zutela pentsatu zuten, Bera eta Lesaka nahiko erdaldunak baitziren eta bertze 3 herrietan hutsune handia baitzegoen alfabetatzearen inguruan. Gisa horretan, gau eskolak antolatu zituzten Bortzirietan. 10 bat urte eman zuen Mikelek horretan lanean; garai intentsuak izan ziren.