Elizaren eragina 1940 hamarkadan
Jondonibanez (iguzkia jalgi aitzin) edo ere San Markez (rogazione edo prozesione garaia), errito bereziak betetzen ziren. Igande guziez meza eta bezperak segitzen ziren. Errito batzu zuzenkontrakoak agertzen ahal ziren , hala nola elizan sartzea, kattalinek gogoaren kontra egin zuena. Orduko ohidurak eta betebeharrak pisuak baziren, gaurkoak eskasak direla dio Noël Lacostek.