Arotz baten egoera munduko bigarren gerla garaian (1939-1945) Alemanek arotzak xekatzen zituzten beren xantierretan lan egiteko. Bere nagusia gerlara joan ondoan, Alemanek Noël ere deitu zuten, herriko beste 4 mutil lagunekin. Zortzi ilabeteren buruan, Alemaniara joan behar zuen mementoan, xantier batetik ihes egin zuen eta Euskal Herrian gorde zen, bizpairu arotzen kondu ixilka lan eginez. Egoera honek bi urtez iraun zuen, gerla bukatu arte.

Arotz baten egoera munduko bigarren gerla garaian (1939-1945)
Kattalin Lacoste
, Noël Lacoste - ahotsak.eus