Inuzente-eguneko txantxak<p>Inguruko mutilek hildako untxi bati larrua kendu, lehortu, puztu, belarrekin bete eta inuzente-egunean ziria sartzeko erabiltzen zuten. Untxia soka batekin lotu eta kamioiak errepidean pasatzen zirenean tira egiten zioten. Arrisku handia zen, baina urtero egiten zuten eta beti kamioi jabe berdina tranpan erortzen zen. Donostiako lehengusuak hura ikustera etortzen ziren.</p>