Esnetegia aitzaki Tunisiara I Gerra amaitu zelarik esnetegian (leterian) sartu zen. Garai hartan ia herri bakoitzean bazen esnetegi bat. Donibane Garazin hasi zen lehenengo eta handik Tunisiara joan zen. Han hatsarrean ez zen ezer ere baina esnetegiak egiten joan ziren emeki-emeki. Alor handiak zeuden han, dena ordokia baitzen. Nahiko leku beroa zen. Inguruko agintaria ere etortzen zen beren esnetegiko "kallat"-a jatera. 4 urte egin zituen bertan