Lotukoa jotzeagatik atxilotuSan Kristobal jai batzuetan Igorren jotzen zegoela, zinegotzi batek debekatu egin zion lotuko piezak jotzea. Zinegotziak etxera joateko itxura egin zuen eta berak lotukoa jo zuen orduan. Guardia eta guzti itzuli zen eta atxilotu egin zuten `Fasio´. Gaztetxoa zen eta negar egin zuen guardiak ikusi zituenean. Bekatu handia zen lotuan dantza egitea, nahiz eta denek hori gura. Zeanurin ez zuten uzten; txistua bakarrik egoten zen.