Noiz eta nola hasi zen soinua jotzen 12 urterekin hasi zen soinua jotzen ikasten, gurasoek barraketara joan eta ilara bateko soinu txiki bat ekarri ziotenean. Gero, Arantzazuko `PoponĀ“ soinu-jotzailearekin ikasi zuen apur bat. Eta Bilboko bat ere etortzen zitzaion, lezioak ematera. Euren sasoian ez zegoen trikitilari asko Arratian. Gaztetan herriz herri ibiltzen zen. Urtebetez Lemoako plaza izan zuen, gero Areatzakoa eta gero Igorrekoa. Oso urduria da eta, txarto pasatzen zuenez, utzi egin behar izan zuen. Gerora hasi zen berriz.

Noiz eta nola hasi zen soinua jotzen
Bonifazio Arandia Uriarte
- ahotsak.eus