Kaballerian soldaduBurgosen egon zen soldadu, Kaballerian. 1.500 zaldi zeuden. Haiek gobernatzea zen bere lana. Pozez zoratzen ibiltzen zen zaldi gainean. Etxean astoan ibilita zegoen. Zozketaz egokitu zitzaion hara joatea. Urte eta erdi egin zuen han.