Behiak basoan ezkutatuta gerra garaianAia behiekin joan zen Gernikara, Natxituko familia baten altzariak edo, etxera ekartzera. Bidean aurkitu zituen nazionalak, eta pasatzen utzi zioten, baina beste baserritar bati ez. Orduan behi guztiak kortatik atera eta basoan ezkutatu zituen. Aita ez zen alde batekoa ez bestekoa izan, eta seme-alabak ere ez ziren inolako ekitaldi politikotara joaten.