Gari-jotzea baserriz baserri Gari-jotzea. Ekain-uztail inguruan garia ebakitzen zen eta mont(x)oietan lotzen zen. Sorta horiek metan pilatzen ziren, behetik gora; eta negua gogorra izanez gero, estali egiten zen meta zakuren batekin. Aita baserriz baserri joaten zen garia jotzera. Makina bakarra zela uste du Laurak. Motortxo bat aurreko aldean eta garantzeko zilindro antzeko bat atzean. Zilindro barruan sartu garia eta alea lurrean jarritako toldo baten gainera erortzen zen. Beste makina batek galbahe lana egiten zuen.

Gari-jotzea baserriz baserri
Laura Arrizabalaga Zarraonaindia
- ahotsak.eus