Gerra hasieran kanoiak Tolosarako bidean Gerra hasi zenean, Berastegitik sartu ziren tropak Ibarran. Tolosara abiatu ziren Checa komandantearen atzetik, eta Tolosako batzokitik nazionalistek bota egin zuten. Orduan teniente koronelak bonbardatzeko ordena eman zuen. Kanoiak mandoarekin ekartzen zituzten. Berrobiko bidean taberna bat zen eta herriko mutilak han ondoan jarri ziren dena ikusteko asmoz. Handik hogei bat egunetara, Tolosa hartu zuten.

Gerra hasieran kanoiak Tolosarako bidean
Dionisio Amundarain Alegria
- ahotsak.eus