Baserritarrak eta arrantzaleak bañistei jatekoa saltzen<p>Hondarribiko arrantzalea eta baserritarra, biak ziren pobreak. "Bañistei", udako bisitariei saltzen zieten. Francisco Sagarzazu alkatea Francoren oso laguna zen, eta haren gobernuko jendea joaten zen Hondarribira. Neskameekin eta txoferrekin. Parte Zaharrean bertan abereak zituzten.</p>