Sagardotegietan emakumeak lanean bai, edanean ez <p>Sagardotegietan tokara jokatzen zuten. Sagardoa saltzen emakumezkoak egoten ziren. Erronda basoka egiten zen; uretan pasa eta listo, garbituta. Dena gizonak egoten ziren sagardotegietan. Tabernetan ardoa eta kartak. Anisa egun berezietan. Oilaskoa ere bai, urtean behin. Igandetan haragia tomatearekin. Hiru harategi zeuden.</p>