Emakumeei buruzko mitoak deseraikitzen Frankismoa eta elizaren jazarpena bizitzea tokatu ez zaion arren, haien herentzia osoa jaso dugula iruditzen zaio Estitxuri. Emakumeari buruz eman zaigun irudia ez da zuzena: lotsatiak, txintxoak, esanekoak, garbiak, etab. Frankismo aurreko emakumeak ez ziren inondik inora horrelakoak. Emakume bertsolarien bertsoetan, hain zuzen ere, hau ikusten da. Gizonei erantzuten dieten emakumeen bertsoak heldu zaizkigu. "Auspoa" (Antonio Zabala, 1950): 100 urte geroago, elizgizon batek galbahetik pasata jaso ditugu emakume bertsolariei buruzko kontuak baina, hala eta guztiz ere, bilduma garrantzitsua da oso.

Emakumeei buruzko mitoak deseraikitzen
Estitxu Eizagirre Kerejeta
- ahotsak.eus