Plazan saltzaile Mari Carmen beti ibili izan da baserrian ekoiztutakoa etxetik kanpora saltzen. Bere nagusiengandik jaso du hori. Esate baterako, amonak esne saltzen egindako bezeroei eutsi zioten hurrengo belaunaldiek, Mari Carmen tartean. Barazkiak saltzera ere jaisten ziren Hernanira. Udaletxeko arkupea izaten omen zen orduan azoka egiteko tokia.

Plazan saltzaile
Mari Carmen Iradi Miner
- ahotsak.eus